Eraikin haundi batera igotzen da emakume bat, irri bat marraztuta eramaten du ezpainetan. Indarrez kendu du eraikin gainean dagoen bandera beltza eta gerrian lotuta daraman YPJko bandera berdea atera du makilan jartzeko.
Ez dakit leku gehienetan dioten bezala Daeshen azken egunaren argazkia den hau, gerra, gatazka, ez bait da gudu zelaian bakarrik jokatzen, gizartearen eremu guztietan sartzen da, etxez etxe, familiaz familia.
Hala ere, Kurdistango ehundaka gerrillari emakume dantzan ikustea ederra da, Daeshek irudikatzen duen sistema faxista eta patriarkala garaitu dute eta ezta guttiagorako. Beltza kendu eta kolorea bueltatu da Kurdistan mendebaldera.