Martxoak 9ko irudi bat ikusi berri dut. Bai, 9koa. 8koak ere begira ibili naiz eta oraindik emozioa gainetik kendu ezinean nabil, baina 8a eta gero, beti dator 9a.
San Antonion egina dago, Amerikako Estatu Batuetan. Argazkia iluna da, afal orduan egin bait dago. Emakume bat ikusten dugu argazkian, bakarrik eta egongelako mahaian eserita, afariko platera aurrean duela. Esku batekin telefono mugikorra kontzen du, aurpegi serioa du eta urrutian galtzen da bere begirada, atzeratutako laneko kontuak itxitzen ari balitz bezala. Bertze eskuarekin bere seme edo alaba txikia kontzen du, bular bat sujetadore beltzetik aterata, titia ematen ari baita.
Etxe barruko irudi bat, urruti, Estatu Batuetan, baina gure inguruko aunitz ere izaten ahal zirenak martxoaren 9an.
Oraindik bide luzea dugu ibiltzeko.