Urrezko Big Mac-ak

Erabiltzailearen aurpegia Irantzu Pastor 2019ko urt. 18a, 12:12

Trajedun langile batek urrezko kandelabroan dauden kandelak pizten ditu, honen atzean, Abraham Lincolnek eszena surrealista begiratzen duen bitartean paretan zintzilik dagoen urrezko marko barrutik.
300 Big Mac, pizzak eta patata frijituak Etxe Zuriko mahai haundi batetan, eta noski, bertako nagusia erdi erdian, harro. Estatu Batuetako Gobernua itxita dagoenez, Etxe Zuriko sukaldea ere itxita omen dago. Kazetari batek galdetu dio Trump-i zein den gehien maite duen janari mota, eta honek: "hemengoa noski, betidanik estatubatuarra, hemen ikusten duzuena" erantzun du.
Betidanik eta estatubatuar hitzak konpatibleak balira bezala...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!