Marren zaindariak

Erabiltzailearen aurpegia Irantzu Pastor 2018ko aza. 16a, 13:05

Muga bat; marra bat lur eremu baten gainean. Herrialdeak marrazten dituen marra.
Mugak bi alde izaten ditu eta goruntz eraikitzen dira batzuetan; hormigoizko plaka haundiak edo burdinezko harresi sendorrak, hiru edo sei metrokoak izan daitezke.
Donald Trump, harresien supermerkatu batera joan zeneko irudia gogoratzen dut: "hau oso fina, hau oso bajua, hura eraginkorra, hangoa sendorra eta polita", denak ikusi genuen nolako hoztasunarekin aukera ditzaken presidente batek bizilagunak zapaldu eta humiliatzeko tresnak.
Migratzaileen karabana mugara iritsi da, hauek eskuekin harresiko barroteak inguratzen dituzte. Parean, Amerikako Estatu Batuetako ehundaka militar, marraren zaindariak, arma eskutan dutela. Muga, marra baino askoz gehiago delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!