Askatasuna herria gidatzen:

Erabiltzailearen aurpegia Irantzu Pastor 2018ko aza. 2a, 10:04

1930ean Eugène Delacroixek "Askatasuna herria gidatzen" pintatu zuen, urte horretan Parisen gertatutako uztaileko iraultza inspirazio iturri hartuta. Erraz gogoratuko dugu, emakume bat, bularra agerian eta askatasunaren ikur bihurtuta, Frantziako bandera esku batetan eta fusila bestean duela.
2018, Gaza. Ke beltzaren aurrekaldean 22 urteko mutiko palestinar bat ikusten dugu argazkiaren erdian. Bularra agerian du, esku eskuinarekin Palestinako bandera altxatzen du, ezker eskuan habailarekin harri bat botatzen du israeldar tankeen kontra.
Lehenak, Louvreko paretetan oroitaraziko digu betirako pariseko altxamendua. Bigarrena aldiz, sare sozialetako "atsegin dut" eta laino artean ahaztuko dugu seguruena hemendik aste eskasera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!