Katalunia, koloreak mihise beltzaren gainean

Erabiltzailearen aurpegia Irantzu Pastor 2018ko urr. 5a, 12:28

Norberak buru barruan argazki bilduma bat izaten du. Museo txiki horretan gure bizipenen kolekzioaz gain, egunez egun berrietan ikusten ditugun irudiak ere nahasten dira. Kaotikoa da agian, baina bilduma pertsonal horrek ere gure izaera eta jarrera marrazten duela pentsatzen dut.
Nere lehen argazkia koloretan bakarrik ez, kolorez ere egina dago.
Orain dela urte bateko Urriak 1eko album pertsonala oroitarazi dit, Bartzelonan bizi izan nuen erreferenduma, eta egun horrek, betirako aldatu zuen Katalunia eta askatasunarekin amesten duen herri eta pertsona oro. Denak ikusi genuen nola poliziak jo egiten zuen bitartean jendeak erresistentzia pasiboz erantzuten zuen edo poliziak bozkak bilatzen zituzten bitartean batzuek nola jolasten zuten domino partida bat hauteskunde-mahaiaren gainean.
Urtebete beranduago, katalanek beltzari kolorea jarri diote berriro. Mossoak, Bartzelonako kaleetatik Indiako kaleetara teletrasportatu balira bezala, Holi festa erdian ikusi dute beraien brigada guztia. Polizien plastikozko ezkutuek eta kaskoek artelanetako mihise lanak egin dituzte eta kolorezko hodei artean lausotu da istiluen kontrako poliziak kaleetan zabaldu nahi izaten duen kolore beltza eta beldurra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!