Haurren kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ablanedo

Egun on: 
 
Francesco Tonucci aspalditik ari da "haurren hiria" proiektuarekin, eta izenburu bereko liburu bat ere idatzi zuen bere garaian, bertan, hirien antolamenduan haurren iritzia ere aditu beharko genukeela ohartarazten digu. Ematen ahal duten ikuspuntua guretik oso ezberdina delako, gurearen oso osagarri izan daiteke, hiriak bizigarriagoak bilakatzearen eginkizunean. Izan ere, haurrak pozik bizi diren leku bat denondako da hobea, dudarik gabe. 
 
Haurrak aditzea eta erabakiak beraiekin batera hartzearen xedearekin, badira munduan barna haurren kontseilu izenekoak. Bertan, oraingo parkeei buruzko iritzi interesgarriak entzun ahal izaten omen dira, Tonuccik bere liburuetako batean kontatzen digunez.
 
Batek, adibidez, hala dio: "jardin guztiak lauak dira, eta ez da posible ezkutatzea".
Edo, "beti jolas berdinak daude, ez dago harridurarik, egunero filma bera ikustea bezalakoa da".
"Ez luke guraso eta poliziarik egon behar".
Edo, "sasiak egon beharko lirateke, ezkutuan musukatu ahal izateko" 
"Eserlekuak alderantziz jarrita egon beharko lirakete, nire aitonak parkera laguntzen nauenean niri begira egon behar ez izateko, ez dut-eta soportatzen" . 
Edo, azken batek: "dibertitzeko, ez dugu sobera seguru sentitu behar". 
 
Tira, ea lezioa ikasten dugun. 
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!