Ez naiz espainola, baina...

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ablanedo

Egun on: 
 
"Ez naiz espainola, baina Espainia estatu feminista izatea nahi dut, bertan egonda, zuzenean didalako bertako gobernuaren nolakotasunak eragiten. Nola ez dit axola izango?"
 
"Ez naiz espainola, baina borrokatzen naiz bertako soldatak-eta pentsioak duinak izan daitezen, bertan egonda, zuzenean didalako bere politika ekonomikoak eragiten. Nola ez dit axola izango?"
 
"Ez naiz espainola, baina nahi dut Hezkuntza legea aurrerakoia izatea, bertan egonda, zuzenean didalako heziketan eragiten. Nola ez dit axola izango?"
 
"Ez naiz espainola, baina nahi dut hango legeak justuak izatea, kontzientzia soziala dudalako, eta zuzenean didalako horregatik eragiten. Nola ez dit axola izango?"
 
Bada, ez zara espainola, ados, baina espainol bezala jokatzen duzu, zilegi diren arazo horiengatik kezkatuta, Espainiari begira jartzen zarelako, nazio-auziaren aferatik desbideratuta, eta asimilazio-prozesua gordinki azkartuta. Ze, zer da bestela asimilazioa, espainol bezala funtzionatzea ez baldin bada? Kontua ez da "gaude"n bitartean Espainia hobea izan dadin saiatzea, baizik eta gure energia guztia Espainiarengandik askatzeko prozesuan jartzea, beste ezertan xahutu gabe. 
 
A, eta ez gaude Espainian, eta ez dugu Espainiatik atera behar. Espainia da guretik alde egin behar duena. 
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!