Irakasle aurrerakoien kafe-ordurako solasgaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ablanedo

Egun on: 
  • Zergatik du prestigio handiagoa eskolan ikasten denak, kanpoan ikasitakoak baino?
  • Zergatik kontsideratzen da inteligenteagoa jakintza intelektualak dituen ikaslea, beste mota batekoak dituena baino?
  • Zergatik zatikatzen dugu jakintza ikasgaika, ikasteak ez baldin badu  bizitza arruntean, horrela funtzionatzen? 
  • Zergatik ez gara bizitzako egoera berez estimulante eta berezkoetatik abiatzen, ikasketa integral eta esanguratsuaren mesedetan?
  • Zergatik erakusten dugu modu honetan, ikasketa horrela aspergarri, hotz, urruneko eta abstraktu bilakatzen dugula jakinik ere?
  • Zergatik izan behar du eskolak ume eta gazteen bizitza-esperientzia gehienaren antolatzailea?
  • Zergatik onartu dugu ikasleek notengatik ikastea, ikasteko gogo eta plazer naturalarengatik izan beharrean? 
  • Zergatik naturalizatu dugu pertsonak kalifikatzearen ekintza, eta nota horiek izatea gainera porrotaren ala arrakastaren definitzaileak?
  • Zergatik sailkatzen ditugu haurrak adinaren arabera, komunitate natural eta errealak ez badira inon horrela egituratzen?
  • Zergatik?...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!