Egun on:
Ultra-eskuina munduan izaten ari den gorakadaren beldurrez, asko dira azkenaldian faxismoaren kontra entzuten diren ahotsak, eta hala egitea ongi badago ere, uste dut badaudela Euskal Herriaren marko eta testuinguruan, oso kontuan hartu beharko genituzkeen ñabardurak, badirudi-eta VOX partidu espainola dela orain euskaldunon arazoa, edo ideologia espainol ultra-nazionalista duten pertsonak, eta hori oso abiapuntu okerra dela uste dut.
Izan ere, Espainiak (eta Frantziak) mendean hartutako nazio ukatua garen neurrian, Espainia bera da guretzat arazoa--edo Frantzia--, hau da, estatu horiek Euskal Herrian aparatu politikoa eduki ahal izatea bera. Partidu politiko espainolek gurean duten presentzia litzateke benetan gaitzetsi behar genukeena, erregimen aparatuaren parte direlako, bai eskuinekoak, bai ezkerrekoak.
Espainiako partiduen artean "lagun"ik daukagun jakin nahi izatekotan, gure lurretik beren aparatu politikoa nork altxatzen duen begiratu beharko genuke, hau beren nazioa ez dela onartzea baita gure nazioaren alde egin dezaketen lehen keinua, beren estatuari gauza bera egiteko agindua ematearekin batera. Egin al du inork horrelakorik?....Guretzat, estiloak gora-behera, denak antzekoak. Nazional edo sozial, denak espainol inperialistak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!