Haurren heziketa politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ablanedo 2024ko abe. 18a, 17:31

Haurrak libre hazi ahal izateko lehen baldintza, helduok gure gehiegizko interbentzionismoari muga jartzea da. Ia berez ateratzen zaigu haurrak gurera ekartzearen keinua, eta ez gara ohartzen beren bizitzaren jabetza lapurtzen diegula horrela, beste harreman batzuetan barkaezina irudituko litzaigukeena naturalizatuz.
 
Haurrak etengabe bideratzen dituen heziketa  askatasunaren kontrakoa da, baina honi kontrajartzen zaiona ez da haurrei dena erabakitzen uzten dien eredu bat, baizik eta ongi dakiena noiz esku hartu, noiz erabakimena gauzatzen utzi, noiz geure erabakia ezarri. Kontua ez da erraza, baina badira auzi honetan honezkero argi izan beharko genituzkeen gai batzuk, eta multzo horietako bat da haurren formazio sozio-politikoarena. 
 
Batzuen ustez haurrak adoktrinatzea bezalakoa da haurrei heziketa politikoa eskaintzea, errealitatearen konfigurazioa bera hezitzailea ez balitz bezala, edo heziketa neutroaren ameskerian sinetsiko balute bezala. Baina, guk haurrei gako sozio-politikoak ez eskainita, ez da haurren askatasuna irabazten aterako dena, baizik eta indarrean dagoen sistema bera, honen baloreak eta kultura izango baitira haurrak naturalki barneratuko dituena, inolako galbahetik pasatzeko aukerarik gabe. 
 
Askatasunaren aldekoak direla dioten ikastetxeek, askapenerako bidea ere seinalatu behar dute. Bakoitzak erabakiko du zein zapalkuntzaren kontra. 
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!