Macron eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ablanedo 2024ko aza. 27a, 15:23

Egun on: 

Zalaparta sortu du Frantziako presidente Emmanuel Macronek, frantses "erregio"etako hizkuntzei buruz adierazitakoak. Gutxi gorabehera, hauxe litzateke inplizituki aditzera eman nahi izan duena: hizkuntza bat nazio baten erakusgarri dela, eta beti dagoenez nazio hori esnatu, altxatu, eta bere bidea hartzearen arriskua, Frantziaren "banaezintasun" konstituzionalaren mehatxu gisa bizi dituela hauek.  

Deklarazioak zentzuzkoak dira, nazionalista frantses zanpatzaile batenak direla kontuan hartuta, jakina. Ez ditu hizkuntza horiek maite, hizkuntza horiek mintzo dituzten nazioen ukamenean oinarrituta dagoelako bere Nazio Handiaren proiektua. Eta horiei, beraz, otapurrik ere ez. 

Eta gure erreakzioa? honatx, aukerak. Bat: zuk esan nahi duzuna, gu ari gara-eta hausnarrean, zuregandik askatzeko nola indarra bildu, badakigu-eta zein den guretzat diseinatua duzun halabeharra. Eta bi: ez dakit zergatik ez duzun gure hizkuntza maite, zeurea ere bada-eta, eta ez dakit non ikusten duzun aipatzen duzun Frantzia zatitzearen arrisku hori, zeren eta ez, zaude lasai, hori ez da inola ere gure asmoa. 

Begira, gutxiagotasun erabatekoaren egoera batean ez da inoiz estrategia egokia zure gainetik dagoena limurtzen saiatzea, zurekin errukitu dadin. Boterea ematen diozu, harrotu egiten da, eta okerrena dena, zure autoestimua suntsitu egiten da. Eutsi diezaiogun bederen, gure duintasunari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!