Iturria Iruñean aurkitu du Elorriagak

Erabiltzailearen aurpegia Ines Castiella 2019ko abe. 12a, 15:44

Maiz fikzioak errealitatea gainditzen duela dioen esaera bat badago; horixe bera gertatu zaio Unai Elorriagari: Iturria dauka izena bere azkeneko liburuak eta Pedro Iturria dauka izena liburuaren airezko protagonistak, ipuin idazlea omen baina orriak pasa ahala inoiz ikusiko ez duguna. Peio Iturria deitzen da Iruñeko Estafeta kaleko 87ko botikaria, haragi eta hezurretakoa, eta Euskarari gorazarrea izenburutzat daraman liburuaz gain, euskarazko artikulu batzuk ere idazten dituena  han eta hemen. Liburuan aurkitu ahal izan ez zuen gizona Iruñean topatu zuen Unai Elorriagak, ezustean.

Ipuinez mozorrotutako eleberria, edota eleberri itxura duen ipuin liburua ote den, hori bakoitzak erabaki dezala. Nire aburuz, Elorriagak paraleloan jaso ditu ipuin sorta eta fikziozko eleberria. Batetik bestera pasatzeko zubitxoak eraikiko ditu, literaturak berez logikoa eta arrazionaltasunez garatutako izan behar duen edo ez hausnartzeko paraden bitartez. Ipuin eta eleberria gorpuzteko gaiei dagokionez, berdin, heriotza, adiskidetasuna, bizitzan zehar ikasitakoak zerbaitetarako balio ote duen, eta gisa horietakoak baliatzen ditu. 

Iruñeko botikariak euskarari egiten dio gorazarrea; Unai Elorriagak, Soro Barturen pertsonai xelebrearen hitz eta ekintzekin, bizi izanari; azaleko marrazkiak erakusten duen bezala bidai oparotsu bat egin ahal izanari.  Zuhaitza, itzal eta argien artean, ezinbestean, bidaide batzuk eta besteokin lagunduta guztiok  dagigun  bideari. Iturria edota helmugak ez baitute zentzurik uneoro bizitzaren bidea idaztekorik ez badago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!