Berriz ere gainean daukagu Durangoko Azoka, eta aurten ere hainbat lan interesgarri, haratago joan behar izan gabe, banatu berri diren 2019ko EUSKADI SARIAK.
Iazkoan, Jenisjoplin izan genuen izarretako bat, Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak ekarritakoa, Euskal Herrian literatura eta bertsolaritza munduan feminismoaren ikur bilakatu dena. Protagonistaren berezko izena Nagore Vargas Alkorta da, baino aitak Jenisjoplin bataiatu zuen, Janis Joplin rock eta blues kantari apartakizan zuen bizitza katramilatsuarengatik parekatze aldera.
Eleberriak hainbat hausnarketa gune sortzen ditu; ni, esaldi honekin geratu naiz: “Arrazoiaren ezkortasunez pentsatu behar da, baina borondatearen baikortasunez jokatu”. Alegia, bizitza honetan emakume indartsu, ospetsueta garaile izatea zaila da, ez da erraza. Baino benetan nahi izanez gero, eta zentzuz jokatuta, lortu daiteke, ez da ezinezko bat. JanisJoplin kantariak lortu zuen hainbat eta hainbat eragile aurkako izanda ere, Nagore Vargasek ere bai, eta Uxue Alberdik, zer esanik ez.
Euskal Herriak bizitako garai batetako kronika da honako eleberria. Euskal herritarra izatea ez zen erraza izan, gaur egun oraindik ere batzuoi zail jartzen digute; ordea, ez diogu gureari etsitzen. Eta harro eta pozik gaude.