Coppetiers saria jaso berri duen Patxi Zabaletaren azkenetako eleberri bat nahiko nuke gaurkora ekarri, Harri Aroko Arima Izutua izenburu duena, hain zuzen ere; irakurtzen hasi aurretik jada, izenburuaren musikalidade berak, liburuaren azalaren estetika sinplistarekin batera iradokitzen zidaten misterio bukoliko baten kutsua.
Eta hala izan da, eleberriaren kontakizunak, erdi arotik gaurdaino bizirik eta argitu gabeko misterio baten inguruan dirau, udazkenak kolore epelez tindatzen duen Euskalerriko izen gabeko halako herri batetan dagoelarik girotuta, nahiz eta Muskilda, eleberriaren protagonista, Euskal Herriko toki batetik bestera ibiliko den denbora guztian, betiere, bere erroak agerian utzita.
Irakurketa aberatsa belaunaldi ezberdinetako eta egoeren ezaugarrien deskribapenetan, eta baita, jakinminakengantxatuta mantentzen zaituelako denbora guztian.
Bejondeizula bi aldiz, Patxi!