Atzerrian

Erabiltzailearen aurpegia Ines Castiella 2019ko ira. 26a, 16:41

Atzerrian du izenburu Nerea Balda Irurtzuarraren lehenbiziko eleberriak eta izan ere, atzerrira eraman du ixtorio honen protagonista, handik urrutitik gertutasunaren funtsarekin topo egiteko. Atzerrian dagoelarik ohartu bait da zein hurbil sentitzen dituen duela urte batzuk gaixotasunez hil zen bere ama,  ahazturak harrapatutako gogoetetan murgildurik daukan  aita eta aita zaintzen duen ahizpa; alegia, bere benetako familia.

Eta era berean atzerrian ohartzen da, kultura, izaera eta arraza ezberdinetako jendeaz inguratuta bizi arren,  zein urruti dauden, edonork uler diezaieketen atzerriko eta ez hain atzerriko  leku horietan,  soilik gutxi batzuk erabiltzen duten hizkuntza horietan jarduten dutenak. Berain erroen mintzairan,  odolaren mintzairan aritzen direnak.  Distantzia ez da bakarrik metrotan neurtzen, eta  Nerea Baldaren eleberri honetan argi geratzen da, irakurketan aurrera egin ahala, geroz eta gehiago ekartzen bait zaitu zure baitara, izan ditzakegun aldaera eta aldarte  guzti horiek bat egiten duten arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!