ZATOZ eta ERABAKI! Indepedentzia: Urrats berriak, Urtarrilaren 16an Lakuntzan

Independentziaren aldeko mugimenduaren urrats berriak aztertu eta erabakitzeko TOPAKETA IREKIA, Lakuntzan urtarrilaren 16an 2014ko martxoan burutu zuen konferentzia nazionalean Independentista sareak bi urterako plan estrategikoa eztabaidatu eta erabaki zuen, eta "Independentziarako urrats sendoak emateko garaia da" txostenean bildu ziren lan ildoak eta egitasmoa izan dira gure jardueraren ardatza 2014 eta 2015ean zehar.


Tarte honetan areagotu egin da independentziaren zentralitatea eztabaida politikoan eta erabakitzeko eskubidaren aldeko ekimenak oinarri sozial zabala bereganatu du. Arreta handiz jarraitu genuen Eskoziako erreferenduma 2014an, eta are handiagoz ari gara jarraitzen Kataluniako prosezu independentista guretzat baliagarriak izan daitezken ikasgaiak atera nahian.

Independentistak sareko kideok, ekimen desberdinen bitartez, gehiego sozial independentista bat metatzeko estrategian sakondu eta egungo Euskal Herriarentzat etorkizuneko alternatiba izan behar duen independentismoa definitzen aritu gara.

Burutu dugun lanaren balantzea egin eta egungo egoera sakon aztertzeko ordua dela uste dugu, ondoren, euskal mugimendu independentistak aurrera begira garatu behar duen estrategia eta egin behar dituen urratsak ondo zehaztu eta jarduera plan bat mahai gainean jartzeko. Jauzi bat egiteko garaia da.

Hau guztia bideratzeko, prozesu irekia jarriko dugu martxan urte berriareki batera eta data jarri diogu lehen pausuari: Urtarrilaren 16an TOPAKETA IREKIA antolatu dugu Lakuntzako kultur etxean, goizeko 10etan. Topaketa guztiz zabala izango da eta bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu independentista guztiak.

 

Euskal Herria, 2015eko abenduak 22
INDEPENDENTISTAK sarea
www.independentistak.eus


 

Lakuntzako Kultur Etxea (Larraineta kalea, 16)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!