Euskal Herriko erdigunera Mendi martxa.
Iratxo Elkarteak, Sakanako Mendizaleak-ek eta Indepedentistak Sareak-ek antolatuta atzo egin genuen Euskal herriko erdigunera Mendi martxa. Hiru zutabeak goizeko 09:00etan abiatu ziren Irañeta, Unanu eta Senosianetik.
200 pertsona inguru elkartu ginen 1236 metroko altueran kokatua dagoen Euskal Herriko Erdigunean. Felix Isasak finkatu zuen puntu hau 2004ean, Andia mendilerroan, Beriain mendi tontorretik nahiko hurbil, «leku izugarri ederrean» kokatua dago. 11:30ak aldera ekitaldia burutu genuen eta bertan Mikel Goldarazenak (Iratxo Elkartea) eta Txutxi Ariznabarrretak (Independentistak Sarea) hartu zuten hitza. Bukatzeko denok "Ikusi Mendizaleak" kantu eta talde argazkia egin genuen.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.