Zalantzaren aldeko manifestu laburra

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Sagardoi 2021ko mar. 16a, 15:11

Zalantzaren aldeko manifestua idaztea ez litzateke lan erraza. Hizkuntzaren ohitura eta mugak ezbaian jartzetik abia gintezke agian, eta segidan norberaren egiak abandonatzen saiatu. Dena litzateke behin-behineko, dena dudagarri.

Unibertsalen fan direnen aurkako erasoa izan liteke hurrengo urratsa: “aizue, ez al zarete konturatzen orokorra deritzozuen azalpena espezifiko xamarra dela?”. Edukazio oneko erasoa beti ere, noski.
Bigarren oldarraldia biolentoago amestea, aldiz, ez da zaila: “aizue, egi unibertsalaren intelektual absolutistak, ez al zaizue iruditzen dominazioaren mania uniformea zuen begirada partzialetik jaiotzen dela?

Behar izatekotan, larrialdi kasuetan bakarrik, hirugarren argudioak irainaren forma har lezake. 
Amaitzeko, manifestua etxepeko lokutorioan inprimatu eta hozkailura lotu genezake iman bikote batekin. Goizero irakurtzea ez litzateke ideia txarra, beharbada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!