Atzeguardia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Sagardoi 2021ko ots. 16a, 15:15

Hartza iratzarri da. Heldu da inauteri garaia baina ez dugu zintzarrik edota algararik entzun gure karriketan. Pantailek oparitzen duten nostalgian adituko zituen norbaitek, agian. Seguruenik.

Inauteririk ez eta, beraz, turismo giden portada izaten diren koloredun argazkirik ez egunkarien paperetan. Gauza xelebrea da inauterien argazkigintza. Kamerek inauterien fauna guztia jasotzen ohi badute ere, aitzindarien planoa aukeratzen baita gehienetan azalean emateko. Zintzarridun eta zintadun abangoardia elegantea. Bizitzaren metafora txukuna, alegia.

Azkeneko hilabeteetan, Iruñerrian, gauza ederrak mugitzen ari dira atzeguardian, fokuaren itzaletan. Eta inauterietan bezala, hori izaten da planorik interesgarriena. Neguaren ondotik polit datorkigu udaberria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!