Plastiko

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Sagardoi 2020ko abe. 15a, 16:02

Lehengusua ez da disko jotzaile makala. Giroa epeltzera doanean, Panteraren eta Oskorriren singleak agortzean, Saltsaren klasikoak berpizten asmatzen duenetarikoa baita. Dantzari eskasak kopla eta errepikan jartzen ohi du arreta eta, hori izaten da, noski, egongelan gaudenon gehiengoaren patua: Gerriak aulkira lotu eta tentuz entzutea. 

Horrelako batean aditu da, son kubatarraren magalean, Ruben Bladesen profezia. Plastikozko hiria zen, ikusi nahi ez dudan horietakoa. 

Nik ere, gerria libratu eta etxeratzekoan, plastikoa baino ez dut ikusten ahal karrikan gora. Plastikoa erakuslehioetan, plastikoa terrazetan, plastikoa maskaradun elkarrizketatan, plastikoa gabonetako argi kutreek sortzen dituzten itzaletan, plastikoa euripean. 

Plastiko gehiegi Arga ertzeko hiri buruzagian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!