Bihur dezagun gorritxoa gorri

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Kañamares 2023ko mai. 10a, 15:39

Futbolari izandakoa naiz, baina onar dezadan, inoiz ez futbol zalea. Futbolaren funtzio soziala aztertu dutenak asko izan dira. Nik, ordea, inolako helburu analitikorik gabe, tripetatik idatziko dut oraingoan. 


Serioski galdetu beharko genioke geure buruari zer bulkadak inarrosten gaituen. Ez zaizkizue benetan gehiegizkoak iruditzen kopako finalak sortutako zalaparta eta sugar kolektiboa? Politikarien kanpaina adierazpen eta  agerraldi lotsagarriak, pantaila erraldoiak, prentsaren jarraipen gain-dimentsionatua, jende uholdea… ez dut imajinatu nahi nolakoa izango litzatekeen irabazi izan balute.


Finalaren harira, Nafarroaren kontzientzia identitarioa nolabait berpiztu egin dela iradoki du batek baino gehiagok. Bada nik hainbeste suziri, alkohol eta ustezko batasun horren atzean existitzen ez den komunitate baten errepresentazioa ikusten dut. Osasunismoaren burbuilaren atzean interes talka agerikoak daude. Txibiteren hitzetan,  “Osasunakoa izatea ideologia, adina edota jatorria gainditzen dituen sentimendua da”. 


Futbola langile komunitatea sendotzeko tresna izan daiteke, erakusleiho aparta, eta ezinbesteko borroka esparru. Mobilizazio gaitasun horrek potentzial politiko ikaragarria du, baina osasunismo apolitiko hau erabat antzua dela iruditzen zait. Identitatea kontzienteki politikoa izan ezean sistemaren sostengu bihurtzen da. Bihur dezagun gorritxoa gorri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!