Goikoek diote: bakeak eta gerrak izaera ezberdina dute

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Kañamares 2023ko mar. 29a, 14:42

Goikoek diote: bakeak eta gerrak izaera ezberdina dute. 
Baina haien bakea eta gerra
haizea eta ekaitza bezalakoak dira.
Gerra haien baketik sortzen da,
semea amarengandik sortzen den gisan.
Ezaugarri beldurgarri berdinak ditu. 
Beren gerrak hiltzen du 
bakeari bizirauten diona.

Goikoak bakeaz mintzo direnean,
herri xeheak badaki gerra egongo dela.
Goikoek diote: hau da loriarako bidea. 
Behekoek diote: hau heriotzarako bidea da.

Bretchen hitzok gogorrak bezain politak dira. 

Gogoeta aski sinplea da. Guztiok behar ditugun gauzak gutxi batzuek kontrolatzen dituzten gizarte batean, nahitaez gerra ekarriko du haien gaineko kontrolak. Lehenago edo beranduago, asko duenarentzat hil ala biziko bihurtuko da bere posizioa mantentzeko borroka eta ezer ez duenarentzat bizirik irautekoa.

Eta gerra ez da soilik Ukraina, Palestina, Sahara edo Yemen. Gerra da Mozal Legea, gerra da pentsioen erreforma, gerra da aurrekontu militarrak handitzea eta gerra da jendea etxerik gabe eta gosez hiltzen egotea. Gerrara ohitu gintezke, baina gerra egon badago. 


NATO-REN AURKA, GERRA ETA BASAKERIA KAPITALISTA GELDITU DITZAGUN!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!