Baina guri bost

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Kañamares 2023ko mar. 1a, 14:51


Kideari bullyinga egin diote, baina niri bost.
Pablo Gonzalezek urtebete darama kartzelan, baina niri bost.
Supermerkatuaren atarian laguntza eskatu didate, baina niri bost.
Emakume bat bortxatu dute, baina niri bost.
Gerra hotsak gor utziko nau, baina niri bost.
Osasungintza desmantelatu dute, baina niri bost.
Greba orokorra deitu dute, baina niri bost.
Nire amona ez du inork zaintzen, baina niri bost.
Gazte antolatuak isunez josi dituzte, baina niri bost.
Iberdrolak aurpegian barre egiten digu, baina niri bost.

 Martin Niemöller apaiz luteranoaren olerkiak honela dio:
"Lehenbizi komunisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen komunista.
Ondoren juduen bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen judu.
Ondoren sindikalisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen sindikalista.
Ondoren katolikoen bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen katoliko.
Azkenik nire bila etorri ziren, eta jada ez zegoen nire alde mintzatzeko inor.


Albo batera begiratzen dugun bitartean errealitate gordina aurrera doa. Egiten dugunak besteko eragina dauka egiten ez dugunak, eta gatazka dagoen tokian ezikusiarena egiteak, indartsuenaren posizioa indartzen du, beti. Apur ditzagun lezio erraza eta axolagabekeria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!