Gurasokeriaz eta ikasle antolakuntzaz

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Kañamares 2022ko aza. 30a, 16:30


Urriaren 27ko Ikasle Greba egunean piketeak egin ziren Iturramako ikastetxean eta zuzendaritzak zigorrak ezarri zizkien 14 ikasleri. Zoritxarrez, ustezko ikastetxe aurrerakoi batek honelako erantzun errepresibo bat ematea ez da albiste. Politika onartzen dute, baina haiek ezarritako mugen barruan. Kritika sustatzen dute, baina oinarriak kolokan jarri gabe. Eta ziurrenik okerrena eta ulertzen zailena: eraldaketa sustatu nahian, ikasleriaren antolakuntza oztopatzen dute. 

Albistea, hala ere,  ikasleen erantzuna izan da. Kikiltzetik urrun, aurrerapauso bat ematea erabaki baitute. Hauexek dira eskaerak:

-Zigor eta parte guztiak bertan behera uztea.
-Militanteen aurkako jarraipen eta umiliazioekin amaitzea.
-Ikastetxean lan politikoa egiteko aukerak bermatzea.
-Ikasmaila guztietan antolatzeko eskubidea edukitzea.

Oinarrizko aldarrikapenak dirudite, baina porrot eta immobilismo garai hauetan haize freskoa dira.  Protestaren kultura hedatzea eta konfiantza berreskuratzea ezinbestekoa da. Errepresioaren beldurrari aurre egin eta borrokaren bidez egoera hobea lor dezakegula sinetsi behar dugu, etsaiaren altzoan eroso egon baino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!