Lehen aldia

Erabiltzailearen aurpegia Idurre Eskisabel

Azken egunotan Ipar Euskal Herriko lizeo gehienak -hau da, batxilergoaren parekide diren ikasketak egiteko zentroak- itxita, blokatuta, dauzkate ikasleek. Murrizketen aurka eta hezkuntza duin baten alde Frantziako Estatuan piztu den mugimendu handiarekin bat egin dute horrela. Poliziak gogor hartu ditu, matraka kolpez eta gasak nolanahi isuriz, sumindutako gazteak sutuz.

Blokatuta diren lizeo horien denen artean bakarra da irakaskuntza euskaraz eskaintzen duena: Baionako Bernat Etxepare. Eta, noski, Frantziak euskarari jartzen dizkion eragozpenak eraman dituzte aldarrikapenen taulara, hala nola, menderakuntza ekonomikoa edota Baxoa azterketa euskaraz egiteko eskubidea.

Baina horrez gain, hizkuntz auziaren ikuspegitik bada beste zerbait ere interesgarria: lizeoek elkarrekin egin dituzten manifestazioetan frantsesa ez ezik euskara ere ageri da pankartetan; frantsesa ez ezik euskaraz oihukatzen dituzte aldarriak. Ziurrenera horixe da ikasle horietako askok euskaraz zerbait esan duten lehen aldia, euskara gorputzetik pasatu zaiena. Ez da gutxi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!