Kezka

Erabiltzailearen aurpegia Idurre Eskisabel 2026ko otsailaren 11

Egia aitortzeko kezka handiz bizi dut azken boladan euskalgintzan sumatu dudan joera bat: arnasguneetan gerta daitekeen atzerakadari aurre egiteko irtenbide gisa natalismoa proposatzea. Hau da, irudikatzea euskaldunek haur gehiago izateak emango diola euskarari indarra, hori dela arnasguneei eutsi ahal izateko bidea.
Kezka eragiten dit, batetik, justizia sozialaren ikuspegitik arriskutsua delako. Ez da lerro arteko irakurketan trebatuegia izan behar ohartzeko ‘bestea’-rekiko beldurretik, hots, xenofobiatik, edaten duela. Eta, halaber, genero berdintasunaren ikuspegitik inboluzio usaina duela.
Eta, aldi berean, kezka eragiten dit soziolinguistikoki hipotesi akastuna iruditzen zaidalako. Izan ere, guraso euskaldunetatik seme-alaba euskaldunak sortzen direla du oinarrizko ekuazio, ezikusiarena eginez gure hizkuntza-minorizazio egoeraren arazoetako bat horixe dela: euskalduna ez ezik euskaltzalea eraikitzeko zailtasuna. Hau da, minorizazioaren kontzientzia duen herritarra, bizimoduko arlo denetan eta gizarte bizitzako egoera guztietan euskara ardatz izango duena.
Hori ez du ekarriko natalismoak, hizkuntz auziari kontzientzia eta ikuspegi politiko berariazkoaz heltzeak baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!