Bai zatarra jarri dela mundua... Mundu bizigarri baterako gutxienekoak diren oinarri politiko, sozial, ekonomiko eta kuturalak zalantzan jartzeraino, makropolitikan zein mikroan. Zaila bezain garrantzitsua da une bakoitzean gertatzen ari dena zuzen adierazteko hitz doiak aurkitzea, baina, zalantzarik gabe munduaren parte handi bat olatu erreakzionario baten erasana jasaten ari dela esatea ez da gehiegikeria.
Lekuan leku baditu bere bereizgarri propioak olatu honek, baina oro har, amankomuneko ezaugarriak ditu supremazismo matxista, arrazista eta, mundu oligarkia gero eta txikiago baten hiperboteretzea. Eta lupa ondo jartzen badugu, ohartuko gara hizkuntz supremazismoa duela errotutako beste ezaugarri garrantzitsu bat: hizkuntza hegemoniko eta inperialen logikaren indartzea hizkuntza minorizatuen aurka.
Horrexegatik, orain berriro, lehentasunezkoa bihurtu da euskararen aldeko borroka: bai, euskararen eta euskal hiztun komunitatearen etorkizuna jokoan delako. Baina, baita ere, gure mundu zati nimiño honetatik munduaren alde egiteko tresnarik eraginkorrenetakoa dugulako.
Antolatu gaitezen euskaltzaleok: euskararen alde, mundu aske, justu eta bizigarri baten alde!