Euskara eta euska hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gaude. Hala adierazi genuem azaroaren 9an Euskalguntzaren Kontseiluan batzen garen eragileok.
Zoritxarrez egin dugu adierazpena, datu eta joera soziolinguistikoek hartara behartuta, eta diagnostiko egokia onbideratzera eramango gaituen lehen urratsa dela sinetsita. Hori baita gure bulkada, larrialditik indarraldirako bidea abiatzea.
Larrialdi klimatikoari dagokionean negazionismoa da, larrialdiaren beraren ukapena, egoera itzulikatzeko galga nagusietakoa. Euskara eta euskal hiztun komunitateari lotutako larrialdian izango ote gara iaioagoak, eta asmatuko ote dugu ukazio antzuan ez erortzen.