Europako Parlamentuan agerraldia

Erabiltzailearen aurpegia Idurre Eskisabel 2023ko ira. 19a, 15:06

Kaixo, Euskalerria Irratiko entzule guztioi. Bruselatik ari natzaizue gaur, izan ere, Europako Parlamentuan agerraldia egitear gaude katalan eta galiziarrekin atera, bihar eztabaidatuko delako euskara, katalana eta galiziera Europako hizkuntza ofizial izendatzea. 
Kontseiluaren ikuspegitik, hori aurrera urratsa litzateke euskaraz ardazten garenon eskubideen aitortzaren bidean. Izan ere, batetik, gure egunerokoan somatuko genituzke aldaketa batzuk, elikagaien etiketatzean, esate baterako, edo ikus-entzunezkoen kuotak ezartzerakoan ere. 
Uste dugu honek euskararen normalizazioan eta euskal hiztunon eskubideen aitortzan aurrera urrats bat ekarriko lukeela. Baina paradoxa handi bat ere ekarriko du, dudarik gabe. Esate baterako, Nafarroara begira gertatuko dena: Tuterako bizilagun baten Europako instituzioekin euskaraz aritzeko aukera izango du eta, aldiz, Tuterako Udalarekin edo hurbileko beste instituzioekin ez. 
Pentsa dezagun onartuko dela ofizialtasuna, eta sortuko den paradoxa horrek are eta ageriago utziko duela Nafarroako eremu batzuetan eta ipar Euskal Herrian gertatzen den eskubide urraketa. 
Idurre Eskisabel Larrañaga 
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!