Jada bete betean gabiltz udazkenean eta bere koloreetan murgiltzea zeinen gozagarria den. Alde batetik gorrixka, okre eta laranjak ditugu nagusi: pagoak, aritzak eta astigarrak bere soineko dotoreenekin dabiltza eta izugarriak dira. Naturan edo mendialdean jarraituz beige kolorearekin gozatzen duena zorionekoa! Onddo beltzekin topo egin duelako izanen da. Hori bai beste leku batzuetan ere beltza gehiegi nagusitzen ari delakoan nago: hirietako kaleeak sutan ipiniz eta hainbat aldarrikapen ikustezin bilakatuz edota Cisjordaniako palestinarrak heriotzaren amantalaz estaltzen jarraitzen duena. Astelehenean berriz hori-berdexka inoiz baino diztiratsuago ageri zen Hegoamerikan eta desiratzen nago zipriztinen bat ea itsasoa zeharkatu eta Europa zaharrera iristen den...