Larrosa eta paperezko liburua

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Marcellan Baraze 2026ko apirilaren 23a

Larros bat eta liburu bat. Horixe oparitzen ibiliko dira Kataluñako hainbat bazterretan. Eta zorionez Euska Herriko hainbat txokoetan ere bai. Gaur karriketatik hainbat puntu gorri ikusi ditut eta eskutartean liburuak ere bai. Antza Unescok 1995ean, apirilaren 23ko hau nazioarteko liburuaren eguna izendatu zuen eta liburua ezagutza zabaltzeko tresnarik garrantzitsuena bezala dekretatu zuen.
Gaurko perspektibatik apur bat anakronikoa eman dezake izendapen honek. Irudiekin informatzen garen garaiotan eta duten zabalkunde eta nonahikotasuna dela eta, liburuak ezagutza zabaltzeko tresna?
Halaere ezagutza ez bada sikiera bestelako mundu posibleak direla irudikatzeko baliagarriak zaizkigu ezta?
Nik behintzat egun bizi dugun egoera distopikoari aurre egiteko topatu dudan babeslekurik goxoena direla iruditzen zait. Hori bai nik, apur bat vintage naizelako edo, bainan aukeran paperezkoak nahiago ditut.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!