Ko-rri-ka: hanketatik mingainera

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Marcellan Baraze 2026ko martxoaren 27a

Aitortu behar dut bai: korrikaren konstelazioan murgildurik nabil Piriniotako maldetatik gozatzen ibili nintzenetik. Iruñerriko jendetzaren tanta bat bilakatu nintzen ere bai eta sareetatik dabilen AEKren mezuan topatu dut konstelazio honetan horren goxo egotearen azalpena, halaxe dio:
Mundura begiratzeak dakarren atsekabearen garaiotan KORRIKAri begiratzea terapeutikoa da, sendagarria. KORRIKA gizakiok oraindik egin dezakegunaren eredu da munduarentzat. Ondare unibertsal bat. Eta guretzat, harro egoteko motibo bat. Gutxi bezalakoa.
Honengatik nabil egunero, tarteka, zuzeneko estekan sartzen eta edonon edonoiz korrikaren alde dabiltzanak irrifar lelo batekin ikusten.
Hori bai, mundiala litzateke korrikalari uholde honek hanketatik mingainera euskera igoko balu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!