Gaur martxoak 12 dugu eta nola ez, gaur ere hainbat datu aipatu behar ditut. Alde batetik oso pozik nago Goya sarietan ia %50a emakumeek irabazi zituztelako, bai sormen zein interpretazio edota alor teknikoetan gainera. Aipagarrienetarikoa, Alauda Ruiz de Azúak zuzendaritza onenagatik jaso zuena, hori bai sarien 40 urteetan jasotzen duen 4. Zuzendari emakumea izan da eta ala salatu zuen berak. Nola ez da izango egoera hau ba? Nina Menkes zinemagile ipar amerikarrak argi azaldu zigun hau eta beste hainbat kontu 2022an. “Manipulazioa: sexua, kamara eta boterea” dokumentalean Hollywoodeko egoera gordinaren berri ematen digu. Spoiler egin gabe, aurrera dezaket 175 filmen zatien azterketa egin ostean, sistematikoki, emakumeekiko zer nolako begirada eraiki diguten erakusten digu. Begirada maskulinoa noski, industria maskulino batean. Erabat gomendagarria ikusentzunezkoak eraldatzeko, bai ikusle zein sortzaile bezala.