Zeinen gutxi behar dugun gizakiok pozik egoteko: eguzki printza batzuk otsailan eta nolabaiteko zirrara sartu zaigu gorputzean. Bai ezta? Hainbat egun eta aste euripean, haize ufadei aurre egiten egon gara eta bapatean makurturik eta erabat uzkurtuta genuen gorputza biguntzen hasi zaigu. Denok kalera, mendira eta kostaldera atera gara bitamina D horren bila. Izan ere, Europako hegoaldeko bazter honetan hotza itzuliko dela eta ekainerarte iraun dezakeela jakin badakigu. Hori bai agian pittin bat lasaiago har genezaken hau, hainbat lekutan ikusitako masifikazioak itzelak izan dira asteburuan eta, behintzat biharko, Kortatuk esan zigun moduan: la asamblea de majaras ha decidido mañana sol y buen tiempo!