Azkenaldian harriturik nabil: zenbat denbora eskaintzen zaio albistegietan neguko eguraldiaren gorabeherei? Urtarrilan gaude, bihar bertan amaituko da, 2026a ziztu bizian dabil, eta neguaren bihotzean erabat murgilduta. Nola ba ez du elurrik egingo...? Haizea, hotza, euria...ahaztuta dugu ala? Sasoian sasoikoa eta hortaz Erronkarin elurra eta kostaldean laupabost metrotako olatuak ditugu. Eta horrela izanen da martxorarte. Hori bai eskerrak Ituren eta Zubietan joareak ezkilak astintzen ibili direla udaberria esnatzeko. Ni behintzat eguzkiaren printzen fereken irrikitan nago, sikiera pittin bat...