Azaroak 20 dituen ostegun honetan, nola ez, gizon txiki baten inguruan arituko naiz. Txikia bainan erresistentzia handikoa, izan ere lasai asko bere ohean zahar-zahar eginda zendu zen duela 50 urte. Askok egun hori nola bizi izan zuten partekatu digute egunotan, nik ordea horren ostean bizitako bi pasarte ekarriko ditut. Jada lur azpian zegoela eta haurra nintzelarik nire amaren ezagun batek, apaiz jesuita bat, zera galdetu zidan: “Ba al dakizu Franco nor den?” Eta nik: “bai!noski pezetetako burusoila! Eta berak: ¡Bazen garaia ezagutzen ez duen generazio bat dugu gure artean!
Zoritxarrez nire osaba Javierrek ilusio hori kendu zidan erabat iltzaturik utzi zidan eta gaur egun nik ere erabiltzen dudan esaldi honekin: “zuek adi ¡que Franco…aguanta respiración!”