Tempus fugit: nekea

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Marcellan Baraze

Egunon,’ bizitza zein laburra den’ diote Muguruza anaiek kanta batean, berau ere labur samarra dena. Eta benetan bai laburra dela bainan nik oraingoan azpimarratu nahi dudana da zer nolako abiaduran doan; pentsa maiatza jada bere azken zipristinak botazen, 2024/25 ikasturtea amaitzear eta konturatu orduko zapi gorriak gure lepoetan izanen ditugu eta uda pasako da eta udazkenarekin batera ikasturte berriaren zurrunbiloan sartuta izanen gara…Ufa! Dena azkarregi doa ez? Haurtzaroan denborak bestelako erritmo eramaten zuelaren sentsazioa dut nik. Bainan ez, zeozer gertatzen ari da, egungo haurrek ere abiaduraren sentsazioa somatzen dutela diote. Eta hortaz nekaturik daudela, behintzat nire ingurukoek ala diote; dela neskato bat, irakasle bat, ikasle bat, supermerkatuko kutxakoa, Itvko mekanikoa, okidendakoa…aste honetan topatu ditudan guzti hauek zera partekatu didate: ‘oso nekaturik nago’. Batzuk eguraldiaren gorabeherei egozten diote, nik ordea, daramagun bizitza zoroari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!