Pasa den udazkenean Uruguayra joateko aukera izan nuen. Hemen hostoak jausten ziren bitartean han eguzkiak loreak esnatzen zituen.Sekulako argia zegoen udaberri australean, ilunabar zoragarriak ikusteko aukera izan nuen. France presseko argazkilari batek berrestu zidan nire susmoa: antza eguzkiak lurrarekiko duen posizioagatik argi-ilunak oso bereziak dira munduko bazter honetan. Eta akaso horregatik ere bai dira hain atseginak bertako biztanleak. Horregatik eta Pepe Mujika presidente bezala aukeratzeagatik. Bazekiten bai gizon horrek duintasuna, errespetua eta gauzei aurrez-aurre begiratzen erakutsiko ziela, hitzez eta ekinez. Eta guri ere bai erakutsi diguzu Euskal Herrira etorri zaren bakoitzean. Egun hauetan zorionez berak esandakoak entzuteko eta irakurtzeko aukera izanen dugu berriz ere. Ba, ea hitzetatik ekintzetara pasatzeko kapazak ote garen. Ondasun ederra utzi diguzu Pepe, eskerrik asko saiatuko gara!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!