Konturatu gabe udaberrira iritsi gara, ongietorri 2025 eko udaberria! Eta XXI. Mendeko lehengo laurdenean egon arren pasa den mendeko hainbatek bizirik diraute: Palestinaren genozidioa, yankiak geopolitikan eragiten, guda hotsak…puff! Denbora aurrera doa eta ziztu bizian bainan gaur gelditzeko une goxo bat hartu dut. Postontzira joan naiz eta gainezka zegoen! Ilusioz hartu ditut zeuden eskutitzak. Zer nahi duzue, XX. mendekoa naiz eta paperez irakurtzea estimatzen dut. Papera, letrak, argazkiak…materikotasun hori gustoko dut. Hori bai eskutitzak zabaltzen hasi eta honakoak nituen: Osasun zerbitzuko notifikazio bat, hitzordu bat dudala gogorarazten, bankuko propaganda bat, ez dakit zenbat euro mailegu oso onean utziko dizkidatela nire ametsetako bat lortzeko (?), (hori bai garrantzitsuak diren notifikazioak digitalki bidaltzen dizkidate ekologismoaren izenean eta bla, bla, bla) eta kremak saltzen dizkidan frankizia bat, hilabete honetako eskaintzarik hoberenekin bezero fidela naizelako. Egia da iskina batean QR kode bat sakatu ez gero digitalki jasotzeko aukera ematen didatela bainan nik nahiago dut postontzian nire azala zainduko duten kremak eta nire aurpegia apainduko duen makillajeak kolore biziko paper batean jasotzea. Datozen egunotan postontzira ez dakit nik horrenbeste ilusioz hurbilduko naizen bainan tira, zer nahi duzue? Vintage naiz eta harro nago.