Kantatzen duen herria…

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Marcellan Baraze 2025ko ots. 20a, 12:00

Azken aldian apur bat makal nabil, irratia piztu eta mundu mailako albisteak entzuterakoan datorkit harridura ere bai eta hor jarraitzen dut gosaltzen, ezustekotik ezustekora. Egia esanda ez dakit zer egin. Alde batetik ostrukarena egin nezakeela pentsatu dut: burua zulo beltz batean sartu eta akabo penak. Bestetik, kantatzea erremedio hobeagoa otu zait. Bainan zein kantarekin has ninteke…? Munduko potentzietako agintean dauden gizonei eskeiniko diet lehenengo hau.Ja! bizitzari eskatu eta ekarri dit, beno kantari mexikar batek ekarri dit kanta. Francisca Viveros Barradas, Paquita la del Barrio aste honetan joan zaigu bai, baina “rata inmunda, animal rastrero, escoria de la vida, adefesio malhecho... “ betirako utzi digu. Ba al zenekiten kanta hori ez ziola bihotza apurtu zion gizon bati eskaini? Irakurri berri dut 90’.hamarkadako Carlos Salinas de Gortari Mexikoko lehendakari ohiari baizik!! Ba hortxe doakizue, XXI mendeko ‘munduko’ lehendakariak zaretela sinisten duzuen horiei!: Rata de dos patas abestia. Zeren eta kantzen duen herria…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!