Aizu! Zuk zurean erein

Aste honetan, otsaileko lehenengo egun fresko hauetan, Euskal herriko hainbat karriketatik kantuka ibili gara; lurra esna dadin batzuk eta Agate deuna omentzen ere bai. Errito pagano eta erlijiosoen arteko max mix batean hortxe ibili gara lurra kolpatzen, neguko lozorrotik ereindako haziak biluzten joan daitezen eta udaberria koloreztatuko duten koloreak presta ditzaten. Pertsonalki nik ere nire barruko haziei nolabaiteko tokeak eman dizkiet ea uzta ederra lortzen dudan. Kontu eta irudikapen horietan gustora nengoela hara non bestelako hazi transgeniko, kapitalista eta kupidarik gabekoa gurutzatu zaidan. Makilkada handi bat joz osaba Tom agertu da eta Gaza berreraiki nahi duela esan du Trumpek bainan ekialde hurbileko Riviera Maya moduko bat sortuz. Ah! Eta bertako palestinarrak? Alboko herrialdeetara barreiatuko dituela. Aizu! Zuk zure lurran erein ezazazu, aski da!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!