Diruzaleak itxaropenak zapuzten

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Marcellan Baraze 2025ko urt. 23a, 15:19

Bi mila garren urtea hastear ginela munduaren apokalipsi moduko bat gertatuko zela iragartzen zuten batzuk. Zorionez biziraun genuen eta Mayek egindako ez dakit zein profezia zela eta berriz ere tentsioa 2012.nean…tentsioa eta arintzea izan ere urteak aurrera joan dira eta hainbat zailtasun eta argilunak pasata 2025. Enera iritsi gara, Euskal Herrian behintzat, eta nik dakidala, inork iragarri ez arren ezustekotik ezustekora gabiltz: suteak, istripuak…eta Zedarriak taldearen proposamena euskal industria Europa mailan lehiakor izateko. Eta zein da emandako errezeta? armagintza industria garatzera bideratu beharko litzatekela eta  energía nuklearrera.
Horixe izan da da hainbat politikari, politikari ohi, enpresari, ordezkari sindikal... e.a.aurrean egindako proposamena eta txalo zaparradak entzun dira. Noiz eta Gazako sarraskian argi izpi bat ikusten genuen egun berean. Benetan? Ni hasteko eguzkitxoa duten pegatinen bila noa…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!