Eskuina zatituta

Erabiltzailearen aurpegia Ibai Fernandez 2022ko mar. 2a, 09:46

Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNtik kanpo gelditu dira. Esparzak aurrera eraman du esan zuen kanporaketa hori. Egia da ez dela behin betiko kanporaketa bat, baina funtsean horrela izango balitz funtzionatuko du. Sayas eta Adanero ez dira UPNren zerrendatan egongo hurrengo hauteskundeetan. Bitartean, diputatu gisa ikusiko ditugu Madrilen. Segur aski, atzo esan zituzten kritikak errepikatuz. UPN PSOEren eskuetan egon nahi duela salatuko dute, eta dagoeneko ez dela nafar Gobernuan izateko alternatiba bat, edo behintzat alternatiba baliagarri bat. Hor dago eztabaida momentu honetan nafar eskuinean, benetan zein den aukera egokiena Txibiteren gobernuari aurre egiteko. Eta hori argituko ez bada ere, momentu labur batean behintzat argi gelditzen da dagoeneko Nafarroan eskuina berriro ere zatituta aurkeztuko dela hauteskundeetan. UPN alde batetik, eta bestetik ikustear dago Vox izango ote den, Alderdi Popularra ote den edo Sayas eta Adanero bera barne izango duen plataforma berri bat den. Argitzear dago, baina pentsa daiteke eskuina dagoeneko zatituta gelditu dela. Ikusiko dugu zatiketa horren ondorioak zeintzuk diren

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!