Esango nuke dena aurreikusi zitekeen modura gertatzen ari dela. Maria Txibitek bere gobernuaren lana defendatu du, autokritika falta izan zaio seguruenik hasieratik, baina normala izaten da mota hauetako eztabaidetan, autokritika besteek egiten diotelako.
Nabarmenduko nuke elkarbizitza, pluraltasuna eta aniztasunaren aldeko diskurtsoa Maria Txibiteren ahotan. Ez dakigu noraino den benetan sinesgarria, alderdi sozialistaren baitan egindako mezu bat delako, baina egia da azken bi urtetan jarraituko bideari jarraitzen diola. Eta horrek nolabaiteko kontinuidade puntu bat ematen dioa gobernuak hasi duen ibilbide politikoari. Zentzu horretan, babesa ematen dioten alderdiek, bai gobernuaren baitan Geroa Baik eta Podemosek eta baita EH Bilduik ere bai, kanpotik, babes horri eutsiko diote.
Beraz, pentsa daiteke gobernuan sartu den moduan aterako dela pleno honetatik, daukan gehiengoa nahiko egonkorra delako, aurreratzean izango dituen erronkei aurre egiteko. Betiere jakinda aurrekontuak mahaigainean daude. Seguruenik berriro ere EH Bilduren eskutik aterako dira aurrera.