Bukatu DA.

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Satrustegi 2025eko abenduaren 9a

Lau eguneko azokaren ostean, adrenalina puntu batek hartzen gaitu eta aise biltzen ditugu indarrak ordubetean liburu guztiak kutxetan jasotzeko. Azken pote bat Palentinon, baina oraingoan solasaldi luzerik gabekoa: etxera berehala heltzeko beharra dugu denok. 
Bukatu da, eta, orain, eskerrak:
Eskerrik asko guretik pasa zareten guztioi. Kuku egiteko bada etorri zaretenoi. Poteak, kafeak eta pintxoak eskaini dizkiguzuenoi. Zurrunbilo horren erdian aurkezpenetan egileei interesa adierazteko aurkezpenetara etorri zaretenoi. Haurrendako albumak kontatu bitartean adi-adi entzun duzuenoi. Zer esanik ez gure egileei, gure irakurleei, gure sektoreko lagun guztiei. Lankideei, hau guztiau eramangarriago egiteagatik. Mesoi Barriako zerbitzariei, gu aguantatzeagatik.
Orain irakurri, entzun, ahoz-aho zabaldu eta zuen herri eta auzoetako liburutegiak eta liburudendak betetzen segi.
Gaurkoan gogoeta bakarra: bukatu da, eta eskerrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!