Zilarrezko kontxa irabazi berritan ikusi dugu Maspalomas. Cruisinga, desiragarritasuna, zaurgarritasuna, nagusien sexu-harremanak, zaintza eta grinderra. Gayen gaiak.
Koadrilako batek galdetu dit ea horrelakoa den gayen sexualitatea. Penetrazioaz eta praktika jakinez harago ari zen: hoztasunaz. Eta, bada bai. Beste batek negarrez eman du pelikula osoa. Soroizen pertsonaiak heltzen dio ikusleari, zalantzarik gabe, eta merezitakoa da izaten ari den errekonozimendua. Ondo egindako lana da, eta, nabari da, mimoz egin dute.
Baina, ais. Barrutik krak hori sentitzeko elementu guztiak zituen arren, ez dudalako konektatzea lortu. Ez dakit zehazki esaten zer den. Aukera, gayen gai gehiegi? Dena esan eta erakutsi behar izatea? Pena dut aspaldi hoberen egin den pelikula delako, baina ez nauelako ase. Ni ere hotz geratu naiz.