Txantreak 75 urte

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Satrustegi 2025ko urt. 22a, 17:23

Orain 75 urte gure auzoko lehen etxeak eraiki zituztela ospatuko dugu aurten. Zorionak Txantrea! Zenbaki borobila, eta une aproposa atzera zein aurrera begiratzeko. Auzo langilea. Bai? 75 urte beranduago etxeen prezioak goia jo du. Zorionak Txantrea! Txantrear harroak gu, eta aupa gu ta gutarrak! Baina ondoko bizilaguna zaintzen duen internari buruz ez dakizu ezer. Jakin ere ez dakizu Hego Ameriketako zer herrialdetik datorren. Baina: auzo bat gara. Txantrea, Txantrea, Txantrea, la Txan. 31015. Auzoa.
Bada urtemuga borondate onenarekin ospatzeko antolatzen hasi denik. Eta izanen dira halako eta bestelako ekitaldiak. Eta berriz diot, momentu paregabea atzera zein aurrera begiratzeko. Baina nago ez ote zaigun pasatzen ari Txantreaz dugun irudi hori birpentsatzeko trena. Zeren ezagun batek esan zidan moduan, Txantrea adarbakar bat da. Izaki mitologiko bat. Guri buruz esaten duguna eta garena, batzuetan, ezer gutxi dutelako egiatik. Beraz, gure auzoa amaiurko gaztelu bat bihurtu aurretik, agian, komeni zaigu pentsatzea urteurreneko ospakizunak zer, nola, eta zertarako egiten ditugun.
Hori ba. Ah! Eta zorionak Txantrea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!