Ba ote da munduan Euskal Herrian adina manifestazio egiten denik? Denak arrazoi zilegizkoekin, zalantza izpirik gabe. Nago, ordea, manifa, kontzentra, mobilizazio, elkarretaratze edo protestetan interpelatuak diren eragileei azkure gutxi eragiten dietela gehienetan erantzun molde horrek. ‘Haserretu zaitezte’ esaten zigun Stéphane Hessel-ek Inma Erreak euskarara ekarritako liburuan. Sumindura badago, kalea hartzen da, haserrea kalean kanalizatzen da eta kitto, itzultzen da norbera bere etxeetara, eta biharamuna argitzen da berriz ere kalera ateratzeko dozenaka arrazoi sendoz beteta, baina erakundeei oso eramangarria zaie jada erantzun molde hori. ‘Non daude gazteak?’ irakurri nion aurreko batean sarean norbaiti. Asko mobilizazioetan, baina beste asko, pentsatu nahi dut, erantzun molde berri bat konspiratzen ari direla, beraiei baliagarria eta eraginkorra egingo zaiena, belaunaldi zaharragoak uztera goazena irauliko dutena