Atzera egitea

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko eka. 2a, 14:17

Kiliam Jornet ezaguna egingo zaizue. Ultratrailetan munduko marka guztiak hautsiak dituen mendizalea. Zortzi aldiz izan da munduko txapelduna mendiko eskian, eta ultrailetan eta mendiko lasterketetan lilura sortzen zuen. Goiz batean altxa eta joan-etorrian egiten zuen Mont Blanca, 4.810 metro, ahuntzaren gauerdiko eztula balitz bezala. Haren erreportaje bat bota berri dute, eta kontatzen zuen nola ihes egin behar izan zuen etengabeko txapelketen burrunba hartatik korrikaldietan, mendi puntetan jendeak txalotzen zuen bitartean berak negar egiten zuelako. Argudiatzen zuen ez zuela ulertzen zergatik egiten zioten txalo: “Izan naiteke erasotzaile bat, depredadore sexual bat, tratu txarrak eragiten dituen norbait, pertsona gaizto bat, eta jendeari berdin dio, txalo egiten dit azkarrena naizelako korrika?”. Betaurrekoak eta begiradak, ezta? Zein betaurrekorekin begiratzen den ultrailetan gisan bizitzan ere dena emanda dabilena; kanpotik zer miresten den, eta nola egin litekeen atzera, desagertzeko, ezta? Everesta hatzen puntekin ukitzear zela ere atzera egin berri du Kiliam Jornetek

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!